Español Euskara


Lotura interesgarriak

Hemen interneten aurkitu daitezkeen Gorputz Heziketa arloarekin erlazioa duten helbideak begiratu ahal izango dituzue.

Acció i cooperació

Josep Invernó irakasle katalandarraren bloga. Bertan kooperazioan oinarritutako esperientzi pedagogikoak kontsultatu daitezke. Katalanez eta gazteleraz.

Alkartu Ikastetxeko heziketa fisikoko bloga

Alkartu ikastolan lanean dagoen Joseba Gonzalez Porrasek bere Blogaren berri eman digu. Blog honek Barakaldoko Alkartu Ikastolako Heziketa Fisikoan egiten den lanaren isla izan nahi du. Eta horrez gain, Heziketa Fisiko alorrean guztien gune irekia bihurtzea asmoa du.

Antoniano Ikastetxeko Gorputz Heziketako bloga

Gorputz Heziketan blogaren erabilpenaren eredu moduan Iñaki Erostarbe, Antoniano ikastetxeko Gorputz Heziketako blogaren lotura bidaltzen digu.

Antzinako ume jolasen bloga

Joseba Gonzalez Porrasek beste blog bat aurkezten digu. Antzinako ume jolasen inguruko bloga dugu. Bloga Alkartu ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak Antzinako ume jolasen berreskurapenaren inguruan martxan jarritako ekimena errealitatea bihurtzeko sortu zen. Ideia Pieter Brueghel " El Viejo"-ren ?Ume jolasak? koadroan du jatorria. Bertan duela 500 bat urte 86 ume jolas ezberdin berreskuratu zituen. Metafora koadroan, bai eta senideen memorian, bizirik dirauten jolasak berreskuratzea da. Bloga Ikastetxeko Hezkuntza komunitatearen lanaren adierazlea izan nahi du.

EDUCACIÓN FÍSICA EN EL PUNTO DE MIRA Bloga

?Educación Física en el punto de mira?, Bartzelonako INEFC-eko irakaslea den Carlos González Arévaloren bloga dugu. Erreflexiorako eta Gorputz Heziketako saiotan aplikagarriak diren tresnak eskaintzen dizkigu. Blog dinamiko, freskagarria eta Gorputz Heziketako profesionalentzat baliagarria da.

Lotura interesgarriak 1etik 5era, 12 guztira    Hurrengoa

© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco