Gorputz Heziketako saioetan itsu osoa den mutil bat daukagu eta ez dakigu oso ondo saioak nola moldatu. Holako esperientziaren bat ezagutzen al duzue? Norbaitek lagundu gaitzake?
santir
(2010/04/28)
Kaixo
Nik ere izan dut horrelako kasu bat. Nire ustez inportanteena gelakideen jarrera eta kontzientzia da. Beste guztiak, ezinduaren mugak ezagutu behar dute eta prest egon behar dira laguntzak emateko.
Itsu baten kasuan, laguntzaile bat egon behar da,eta biok, soka motz bati helduta mugitu behar dira eremuan zehar. Laguntza ematen dituenak, ahozko aginduekin gidatuko du itsua.
Gero, jolas bakoitzaren arabera, arauak moldatu behar dira bere partehartzea errazteko eta besteen parean aritzeko. Ez da beti asmatzen arauak moldatzerakoan. Frogatu egin behar da. animo
arregi
(2009/10/20)
egia da itsuak ez direnek ere eskubidea dutela diren bezala tratatuak izateko. horregatik, ikasle bat txandaka laguntzaile jarrita, harrapaketa jolasen bat ere egin dezake, espazioak laguntzen badu ere. nire ustez, beste ikasleen aukerak horrela mantentzen direla.
animo!!
kasketas
(2009/10/19)
Kaixo:Kasu hua nik dut klasean nik esan nuen foroan jartzeko. Egia esan niri ere unibertsitaen bidali zidaten lan bat egitea, eta hasierako saioetan ikaskide guztiak itsu bezala jarri ditugu, beraiek ere kontura daitezen zein oztopo dauzkagun ez dugunean ikusten. Baian gauza da, nire ustetan bai itsuak eta bai beste ikaskideak diren bezala tratatzeko aukera dutela, orduan saioak hobe dela moldatzea, baina nola moldatu saio hauek laguntzarik ez baduzu klasean? Planteatzen dituzun jolas guztiak agian itsuarentzat oztopoz beteak baldin badaude? Beste ikaskideak ere eskubidea daukate, berientzako jolasak egiteko.

xabi13
(2009/10/16)
Kaixo. Nik ez dut inoiz itsurik izan gelan, baina unibertsitatean irakasleak lan bat bidali zigun eta kondizioa zen pentsatu behar genuela gelan itsu bat genuela eta horren inguruan unitate didaktiko bat egin. Jolasak Arregik komentatzen dituenak dira. Helburua, azken finean, beste ikasleak ere itsuaren egoeraz konturatzea da eta horretarako oso garrantzitsua da denek itsuaren papera hartzea eta konturatzea. Adibidez, egun batean lagunen batek objetu bat bere lekua ez den nunbaiten uzten baldin badu, itsuari arazo handiak sor diezazkiokeela.
arregi
(2009/10/15)
kaixo.
nik ere izan dut itsu osoa soinketa saioetan eta egia esan nahiko zaila egin zitzaidan. ez zen klase guztietara etortzen eta saio gutxi egn zituen nirekin.
duen adinaren arabera, jarduera ezberdinak egin beharko dira baina, nik, beste ikasle guztiak, itsuaren egoeran jartzen dituten jolasak eta ariketak egingo nituzke adibidez: itsu-itsuka jolasak, eskolan zehar ikusten ez duen ikaskidea gidatu, begiak estalita materiala bila, espazio mugatuan gelakideak gidatu lateralitatea landuz, ikaskideak ezagutu ukimenaren bitartez. eta itsuek burutzen dituzten kirolak ere, txintxirrinak dituzten baloiekin.
saioan zehar, "lazarillo" edo laguntzaile papera beteko duen norbait ere jarri daiteke, saio bakoitzean ezberdin bat.
animo!
© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco