Español Euskara

GARATU-ko DEIALDIA ARGITARATU DA

2010ko Maiatzaren 16

Datorren ikasturterako 2010-2011 Garatuko deialdia argitaratu da.

Aurten zenbait ikastaro Eibar eta Durango ingurutan egingo dira, modu honetan hiru lurraldeetako irakasleei aukera zabalduz. Gogoratu Garatuk ikastarotan parte hartzeko bidaiak ordaintzen dituela.

Kontutan hartu Gorputz Heziketaren kasuan bost denboraldi ezberdindu daitezkeela (Ikasturte osoko ikastaroak, Irailean egingo diren ikastaroak eta hiruhilabete bakoitzean egingo direnak). Gogoratu denboraldi berean ikastaro bakarra egin daitekeela. Beraz gehienez bost ikastaro egiteko aukera izango duzue.

Gogoratu “Lehen Sorospenak Gorputz Heziketa Arloan” ikastaroan parte hartzeko izena lehenengo matrikula epean egin behar dela (Maiatzaren 14 eta 25 tartean). Beste ikastarotan izena emateko epea Irailaren 6 eta 24 tartean izango da.

“Curriculum berrian oinarritutako programazio eredua eraikitzen LH eta DBH” ikastaroak urte osoan zehar ospatuko dira eta ikastaroa baino lan talde bat bezala funtzionatuko du; hau da asmoa partaideen artean oinarrizko programazio bat egitea da. Ikastaroak lehengo presentziazko fase bat izango du (moodle plataformaren erabilpena ikasteko saio bat eta ikastaroaren nondik norakoa azaltzeko beste bi saio) eta ondoren lana modleren bidez kudeatuko da. Ikastaroan egindako lana eta honen balorazioa egiteko presentziazko saio parearekin amaituko dugu Ekainean. Lehenago aipatu dudan bezala ikastaro honetan parte hartzeak ez du beste denboraldietako ikastarotan parte hartzeko eskubidea kentzen .

Izena ematerakoan garbi ipini zuen posta elektroniko helbidea, ikastaroaren inguruko edozein berri modu zuzenean izateko aukera bai da.

Hemen duzue Gorputz Heziketa inguruko ikastaroen laburpena:

 
KodeIkastaroaDenboraldiaNon
901Lehen Sorospenak Gorputz Heziketa ArloanIrailaZarautz
176Curriculumean Oinarritutako Programazio Eraikitzen LHUrte osoaLasarte+Moodle
256Curriculumean Oinarritutako Programazio Eraikitzen DBHUrte osoaLasarte+Moodle
330Joko eta Jolas HerrikoiakLehen hiruhl.Gasteiz
321Euskal Pilota.Lehen hiruhl.Larrabetzu
308Body-PercussionLehen hiruhl.Basauri
358La Resolución De Conflictos En Educación FísicaLehen hiruhl.Leioa
319Euskal DantzakLehen hiruhl.Elgoibar
325IKT eta Gorputz HeziketanLehen hiruhl.Donostia
322Gorputz Heziketa eta Behar Bereziak dituzten ikasleakLehen hiruhl.Durango
318EskaladaLehen hiruhl.Lezo
347Los Contenidos De Relajación En Educación Física2. hiruhilabt.Gasteiz
171Psicomotrizitatea Lehen Hezkuntzako Gorputz Heziketa Saioetan2. hiruhilabt.Durango
328Irristaketa2. hiruhilabt.Zornotza
350Malabares en Educación Física2. hiruhilabt.Eibar
309Body-Percussion2. hiruhilabt.Eibar
320Euskal Dantzak2. hiruhilabt.Elgoibar
355Orientazio Kirola Eskolan3. hiruhilabt.Urkiola
329Irristaketa3. hiruhilabt.Eibar
317Emozioak eta Gorputz Heziketa3. hiruhilabt.Eibar
348Los contenidos de relajación en Educación Física3. hiruhilabt.Bilbo
349Malabareak3. hiruhilabt.Gasteiz

Lotura interesgarriak

GARATU IKASTAROAK

© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco