Español Euskara

Gorputz Hezkuntzako IV. Topaketa

2015ko Ekainaren 2

Gorputz Hezkuntzako irakasleen urteroko bilkura. 2015eko ekainaren 24ean.

Gorputz Hezkuntzako IV. Topaketa - 2015

Ekainaren 24an, Iurretako institutuan Euskadi mailan Gorputz Hezkuntzako IV.topaketa ospatuko da. Egun hori Gorputz Hezkuntzako irakasleen topa-gunea izanik eta azken urteetako esperientzian oinarrituz 100 bat irakasle elkartzea aurreikusten da.

Jardunaldi horrek bere helburu nagusiena izango du espezialisten artean zer irakasten duten eta zer irakatsi nahi dutenaren inguruan hausnarketa bultzatzea. Kontuan izan behar da aurten Heziberri 2020 egitasmotik curriculumaren diseinu berria etorriko dela.

Topaketan ere, esperientzia eta bizipen profesionalak elkarrekin trukatzeko, proiektu berritzaileak eta prestakuntza proposamen berriak ezagutzeko aukera egongo da.

Topaketa eremu ezin hobea da GHko espezialistek kezkak elkarrekin argitzeko, hausnarketak bideratzeko, beste kideek garatutako lana ezagutzeko, beldurrak gainditzeko, lorpenak  behatzeko, akatsetatik ikasteko, berrikuntzak ezagutzeko eta elkarrekin arloko etorkizuna diseinatzeko. Hori guztia giro lasaian eta garrantzia emanez alde batetik, alderdi profesionalari eta bestetik, alderdi afektiboari. Topaketa hauen bidez garatzen diren harreman berriek, bide batez ikastetxeetako eguneroko lana errazago bihurtuko dutela sinesten baitugu.

Ez dago zalantzarik jardunaldia aukera paregabea dela hausnarketa pedagogikoa egiteko eta  profesional bezala garatzeko eta aberasteko. Aurten aukeratu den gai nagusia “ Zer nolako Gorputz Hezkuntza nahi dugu?” da, eta gaia jorratzeko Alfredo Larraz izango da bertan. Horretaz gain, hainbat   kideen aurkezpenetan beste eduki edo gai batzuk ere jorratuko dira. Adibidez erronka kooperatiboak, Artzikirola eta Contact dance.

Garbi ikusten dugu  gure eguneroko lanaren hausnarketaren eta ebaluazioaren ondorioz gure metodologia eraiki eta berritzeko aukerak sortuko ditugula.

Gorputz Hezkuntzako Topaketaren helburuak:

  • Hausnarketa, eztabaida eta ondorioak ezartzea GH-ko curriculumaren inguruan.
  • Gure inguruan egiten ari diren hainbat esperientzien berri izan.
  • Harreman eta trukaketa eremua erraztea Gorputz Hezkuntzako arloaren inguruan lan egiten duten kideen artean.        
  • Arloak dituen prestakuntza beharrak antzematea.
  • GHko espezialisten artean erlazio pertsonalak bultzatzea.

Argibide gehiago eta izena emateko jarraitu lotura.

 

Dokumentazioa erlazioan

Topaketaren kartela.  (PDF · 138.80 kB · 2015/06/02)

La Educación Física hoy - Alfredo Larraz  (PDF · 4.29 MB · 2015/06/30)

Antzar Jolasa  (PPT · 2.17 MB · 2015/06/30)

Bake dinamika Gorputz Hezkuntzan  (PDF · 1010.43 kB · 2015/06/30)

Topaketan jasotako taldeen iritziak  (DOC · 47.50 kB · 2015/06/30)

© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco