Español Euskara

"GORPUTZ HEZKUNTZAKO BIZIPENAK" antzerkia

2013ko Apirilaren 23

Lan hau Donostiako Jankintza ikastolako 6C gelako ikasleek egin dute.

Gorputz Hezkuntzako (GH) saioetan egunero ematen diren gertaeren errepresentazio edo antzerki proposamena da ondorengoa. Lan honetan antzerkia errepresentazio desberdinekin lantzeaz gain, imitazioa eta dantza sartzea ere bururatu zaigu. Gainera, gure saioetan lantzen ditugun hainbat balore ere aukeratu ditugu: neskak eta mutilek kirolarekiko dituzten iritzi desberdinak, gurasoek ikasleengan duten eragina kirola ardatz hartuta, oldarkortasuna, lankidetza-aurkakotasuna, joko garbiaren esanahia... Antzerki hau prestatzea egokia iruditu zaigu ikasleak gaiarekin bete-betean identifikatzen direlako. Aukeratu ditugun pertsonaien profilak edozein ikasgelatan eman daitekeen aniztasuna betetzen dutela uste dugu.

Lotura interesgarriak

"GORPUTZ HEZKUNTZAKO BIZIPENAK"

© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco