Español Euskara


Baliabideak. 1. Lehen Hezkuntzarako Unitate Didaktikoak.

Hemen Gorputz Heziketako irakasleek bidalitako baliabideak eskuratu ahal izango dituzue. Trukerako gune bat da hau. Beste irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeen edozein dokumentu edo ideia bidali ditzakezue.

Zuen ekarpenak gure helbidera bidali ditzakezue eta egun gutxitan publikatzen ahaleginduko gara.

gorputzheziketa@gmail.com

Lanak bidalitako hizkuntzan eskegiko dira.

MUNDUKO JOLASAK

2012ko Martxoaren 7  Jolasa ezberdintasun kulturalen gainetik oinarrizkoagoa den gizakion funtzio edo jarduera da. Oinarri edo helburu komunetatik abiatuz, ezaugarri kulturalek beren isla egiten dute jolasetan. Herri bakoitzak bere ezaugarriak atxikitzen dizkie jolasei. Egun, eskolan daukagun ezaugarri bat bere hetereogenotasun sozial, kultural eta linguistikoa da. Inmigrazioa da fenomeno honen arrazoia besteak beste. Lan honen funtsa, kultur aniztasuna errespetatu eta baloratzean datza, aniztasun hori faktore aberasgarri eta positibo bezala ulertu eta ideia honetan oinarrituz garatzea gizarte harremanak, trebetasunak, ... Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honela, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas honen eta bere jatorriaren artean.

0 iruzkinak

Gorputz ardatzekin jolasean

2012ko Otsailaren 24  Gorputz Hezkuntzaren barruan landu daiteken gimnastikari buruzko Unitate Didaktiko baten aurrean aurkitzen zara. Bertan mini eramangarriak erabiliz ikasleek irakas-ikasketa prozesuan parte garrantzitsu bat hartu dezakete.

0 iruzkinak

Badminton, ikusi eta ikasi

2012ko Otsailaren 24  Badmintonaren nondik norakoak ikusi eta ikasteko txokoa duzue hau. Nola jolasten dan, zelaiaren neurriak, materiala... Honetaz gain, guk garatutako unitatea ere bertan agertzen da eta umeekin erabiliko dugun IKT- ko materiala ere. Badmintoneko golpeo desberdinen prozedura grabatuta eta esplikatuta agertzen da bideotan, beraiek taldeetan ikusi eta barneratu ondoren besteei erakuts diezaioten. Lan hau bereziki 3.ziklorako proposatzen dugu, nahiz eta DBH- 1go eta 2. zikloetan erabili ahal den.

0 iruzkinak

Betiko eta patioko jolasak

2012ko Otsailaren 24  Unitate didaktiko honetan jolas ludiko herrikoietan oinarrituko gara, ikasleek edozein tokitan erabiltzeko aukera izan dezaten eta belaunaldiz belaunaldi mantendu diren jolasak gal ez daitezen. Hain tradizionalak diren jolas hauen azalpenerako, ordea, eskola 2.0 proiektuko ordenagailu eramangarriak erabiliko ditugu eta lehen hezkuntzako hirugarren zikloan 5. eta 6.mailako ikasleekin eramango dugu aurrera.

0 iruzkinak

Frontoiaz Gozatuz

2012ko Otsailaren 24  Izenburu honekin euskal pilota ezagutzeko, hastapenerako eta jokatzera bultzatzeko joko desberdin batzuk garatu nahi dira. Joko hauek 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude. Honetarako, Eskupilota, Zesta-Punta, Pala... praktikatzeko aukera emango zaie baina ezagutzen ez duten joko batzuen bitartez (?Kiniela?, ?Hamarretik Behera?, ?Zu hor eta Ni hemen?...). Benetako joku arautuaz ez gara ahaztuko eta nola jokatzen den ere azalduko zaie. Aldi berean, kirol hauek gure Ondare Kulturalarekin duten erlazioa erakutsiko zaie.

0 iruzkinak

Aurrekoa    Baliabideak 6etik 10era, 18 guztira    Hurrengoa

© Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco